lunes, 19 de mayo de 2008

UNIBERTSOA

Taldean egindako lana aurkezten dizuet. Bertan gure unibertso misteriotsuak dituen berezitasunak azterten ditugu.

lunes, 12 de mayo de 2008

Maiatzak 12

Gaurko saioan teoriarekin bukatu dugu eta berrikuntza didaktikoa zer den eta zeintzu ezaugarri dituen ikusten egon gara.
Saio praktikoan PPT lana bukatzen egon gara.

Maiatzak 5

Saio teorikoan "IKTak hezkuntzan integratzen" gaia lantzen jarraitu dugu. Eta Manuel Area Moreiraren artikuluan agertzen diren ideiak komentatzen egon gara. Ordenagailuek eskolan duten eraginaz hitz egiten du.
Saio praktikoan PPTen soinua zelan sartzen den azaldu digu Josunek. Eta gure ahotsa grabatzeko zeintzu pausu eman behar ditugun esan digu.

lunes, 28 de abril de 2008

Apirilak 28

Gaur saio teorikoan bideo bat ikusi dugu http://www.youtube.com/watch?v=IJY-NIhdw_4 eta "IKTak irakaskuntzan integratzen" gaia azaldu digu Josunek.
Saio praktikoan power point-a zelan erabili ikasten egon gara, batez ere hiperbinkuloak, animazioa eta soinua landu dugu.

miércoles, 23 de abril de 2008

ARIÑO, PUEBLO INTERACTIVO

http://www.informesemanal.tve.es/?go=e5911a8f3a240786c19429278dceea2c6c449370c8d478174dc358e3ec0a3b03ccf13e1416246ca073fb4e1a3fb7c4bb69d91ced8f020d22f02419460291ae1bafed7e1f014da74e02a3b490f408d259c779f23eb3680234

Argi dago eskola honetan irakasleek lan gehiago egin beharko dutela, landu nahi duten gaiari buruzko informazioa aukeratu beharko dute eta ikasleei eman aurretik prestakuntza fase batean sartu beharko dira. Berez, eskola honetan beste eskoletan ematen diren edukiak landuko dira baina lantzeko metodoa ezberdina izango da.
Niri erabiltzen den metodoa interesgarria iruditzen zait hala ere ez dut uste metodo tradizionala (koadernoa,…,) baino hobea denik.
Bideoan agertzen diren irakasleek esaten duten bezala, bai gurasoek zein irakasleok teknologi berriei buruzko formakuntza jaso beharko dugu.

Apirilak 21

Saio teorikoan teknologi berriek irakaskuntzan duten eragina aztertzen jarraitu dugu eta horretarako bideo hau ikusi dugu: http://www.informesemanal.tve.es/?go=e5911a8f3a240786c19429278dceea2c6c449370c8d478174dc358e3ec0a3b03ccf13e1416246ca073fb4e1a3fb7c4bb69d91ced8f020d22f02419460291ae1bafed7e1f014da74e02a3b490f408d259c779f23eb3680234
Ondoren bideoari buruz eztabaidatzen egon gara.
Saio praktikoan eskolako lagunak izeneko etiketa bat sortu dugu eta bertan ikaskideen blogak sartu ditugu. Horretaz gain, guk aukeratutako web orri bat gure kontaktuetan jarri dugu eta zenbait artikulu agertzen zaizkigu blog-ean. Web orri hau berrizten denean horren berri izango dugu gure blog-ean.

viernes, 18 de abril de 2008

Informazioa eta komunikazioaren teknologi berriak

Azken urteetan egin diren ebaluazio txostenen arabera Europako hainbat eskoletan teknologi berrien erabilera ohikoa bihurtu da. Ez dago inolako arazorik adibidez internet erabiltzeko.

Baina zein da IKT-ek ikaslearen irakaskuntza prozesuan daukaten eragina?
Zeinbat herrialdeetan egindako ikerketek, azaltzen digute eskoletan baliabide teknologiko berriak gero eta anitzagoak direla. Bestalde irakasleen irakaskuntza eredua ez da aldatu, antzinakoa izaten jarraitzen du. Irakasleek betiko pedagogia bultzatzeko erabiltzen dituzte IKT-ak.

Eskolako adituek uste dute IKT-ek ez dutela eragin handirik irakaskuntza metodoetan.

BECTA (2007) edo Plan Avanza (2007) delako txostenek erakusten digute, irakasle gehienek IKT-ak erabiltzen dituztela beraien irakaskuntza planifikazioarekin zerikusia duten zereginak egiteko. Zeregin hauek besteak beste ikasgaiaren programazio didaktikoa edota kudeaketa adimistratiboa dira.

Bestalde, konplexutasun handiagoa suposatzen duten beste zeregin motak egiteko ez dute IKT-ak erabiltzen. Adibidez hurrengo hauek: Material didaktiko digitalen ekoizpena eta lanketa: webquest, edublogs, videoclips,….; eskola ezberdinetako irakasleak elkartu proiektu komunak burutzeko.

Beraz, irakasle gehiengo batek IKT-ak erabiltzen ditu klasetik kanpoko testuinguruetan eta gutxiengo batek berriz, klase barruan erabiltzen ditu, baina azpimarratu beharra dago gutxiengo honek teknologiak erabiltzerakoan, irakaskuntza tradizional baten trasmizioa bultzatzen duela eta ez irakaskuntza konstruktibista. Hortaz, klase barruan IKT-en erabilerak ez du suposatzen irakaskuntza metodologikoaren berrikuntza.