Azken urteetan egin diren ebaluazio txostenen arabera Europako hainbat eskoletan teknologi berrien erabilera ohikoa bihurtu da. Ez dago inolako arazorik adibidez internet erabiltzeko.
Baina zein da IKT-ek ikaslearen irakaskuntza prozesuan daukaten eragina?
Zeinbat herrialdeetan egindako ikerketek, azaltzen digute eskoletan baliabide teknologiko berriak gero eta anitzagoak direla. Bestalde irakasleen irakaskuntza eredua ez da aldatu, antzinakoa izaten jarraitzen du. Irakasleek betiko pedagogia bultzatzeko erabiltzen dituzte IKT-ak.
Eskolako adituek uste dute IKT-ek ez dutela eragin handirik irakaskuntza metodoetan.
BECTA (2007) edo Plan Avanza (2007) delako txostenek erakusten digute, irakasle gehienek IKT-ak erabiltzen dituztela beraien irakaskuntza planifikazioarekin zerikusia duten zereginak egiteko. Zeregin hauek besteak beste ikasgaiaren programazio didaktikoa edota kudeaketa adimistratiboa dira.
Bestalde, konplexutasun handiagoa suposatzen duten beste zeregin motak egiteko ez dute IKT-ak erabiltzen. Adibidez hurrengo hauek: Material didaktiko digitalen ekoizpena eta lanketa: webquest, edublogs, videoclips,….; eskola ezberdinetako irakasleak elkartu proiektu komunak burutzeko.
Beraz, irakasle gehiengo batek IKT-ak erabiltzen ditu klasetik kanpoko testuinguruetan eta gutxiengo batek berriz, klase barruan erabiltzen ditu, baina azpimarratu beharra dago gutxiengo honek teknologiak erabiltzerakoan, irakaskuntza tradizional baten trasmizioa bultzatzen duela eta ez irakaskuntza konstruktibista. Hortaz, klase barruan IKT-en erabilerak ez du suposatzen irakaskuntza metodologikoaren berrikuntza.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario