Gaurko saio teorikoan aurreko astelehenean hasitakoarekin jarraitu dugu. Teknologi berrien eragina hezkuntzan nolako den aztertzen egon gara.
Josunek azaldu digu ikasleek informazioa bilatzeaz gain, informazioa kudeatzeko gaitasuna ere lortu behar dutela.
Balore berriak ere aipatu ditu. Irakaslea ez da jakintzaren iturri izango eta errealitatea ez da bakarra izango.
Oraingo irakaskuntzan beste modu batera ikasten da. Jasotzen dugun informazioa antolatzen jakin beharra dago, horretarako blogak oso baliagarriak dira.
Teknika instrumental berriaz aritu gara, hain zuzen ere, ordenagailuaz.
Eta norberak bere balore propioak landu beharko dituela azpimarratu du Josunek.
Hurrengo saiorako ariketa bat proposatu digu, helbide honetan dagoen artikulua irakurtzea http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/search/label/Actividades%20TIC%20aula
Ondoren saio praktikoan blogak eraikitzen jarraitu dugu. Bideo bat zelan sartzen den azaldu digu Josunek.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario