Gaur blog-a gaurkotzen egon gara eta helbide honetan .http://www.clocklink.com/gallery.php?category=LOGO erloju bat aukeratu dugu.
Baina hori egin baino lehen klase teorikoa izan dugu. Bideo bat ikusten egon gara, hauxe http://es.youtube.com/watch?v=Fnh9q_cQcUE Etorkizuna teknologia berrien eraginez nolakoa izango den azaltzen digute irudien bidez.
Ondoren teknologi berriek hezkuntzan duten eraginaz aritu gara. Josunek, teknologi berriekin irakaslearen rola aldatzen ari dela azaldu digu. Irakaslea ez da informazioa eskaintzen duena, irakaslea ikaslearen gidaria da, nora jo behar duen aholkatuko diona. Eta noski etengabeko formakuntza ezinbestekoa da irakaslearentzat, teknologi berrien jabe izan nahi badu.
Saio praktikoan gure blog pertsonala sortzen jarraitu dugu. Horretarako Josunek azalpenak eman dizkigu. Besteak beste zeintzu pausu eman behar ditugun erloju bat gure blog-ean eskeguitzeko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario